|
|
![]() Zenbat Garako taldeko dantzariek maila desberdinetan parte hartzen dute, esate baterako antzinako dantzak ikertzen, jantziak prestatu eta mantentzen, dirubilketak antolatzen, Nevadako eskoletan aurkezpenak egiten eta, noski, dantzatzen. Esan genezake eten gabeko ikerketa eta ikasketa prozesu batean murgilduta gaudela, eta gure ikerlanaren iturri nagusia University of Nevada Renoko Center for Basque Studies-eko liburutegia dela. Liburutegi hau euskal gaiei buruz munduan dagoen handienetakoa da, eta gure ikerlanean bertako Irakasleek eta Bulegariek eskaini diguten laguntza, paregabea bereziki eskertzekoa da. 1991. urtean Zenbat Gara taldeko zuzendariak beka bat (Folk Arts Apprenticeship) lortu zuen. Nevada Arts Council-ek emandako beka honen bitartez, Zenbat Gara taldeko dantzari guztiek ARGIA dantza taldeko maisu baten zuzendaritzapean ikasteko aukera izan zuten. 1996an Zenbat Gara taldeak Zuberoako Maskaradako jantziak egin zituen Trois Pistoles herrian (Quebec) dagoen Euskal Museoko erakusketa iraunkorrerako. 1997an gure taldea, beste hiru talde artistikorekin batera, Nevada Performing Arts Showcase emanaldian parte hartzeko hautatua izan zen. Gure lanak Donostiako ARGIA Taldeak eta bereziki bere zuzendari Juan Antonio Urbeltzek burutzen duten lan oparoa du oinarri eta eredu. Zenbat Gara taldeak Urbeltz, Jexux Larrea, Ane Albisu, Amaia Bueno eta ARGIAko beste zenbait partaide izan ditu irakasle, dantza eta jantzi tradizionalak ikasi eta ikertzeko. Donostiako IKERFOLK erakundeak ere laguntza paregabea eskaini digu gure zeregina betetzeko. Hauen guztien kemena eta jarrera baikorra oso eskertzekoa izan da, eta harremana luzaroan mantenduko dugulakoan gaude. Euskaldunek kultur kontribuzio berezia egin diote Nevadako Estatuari. Hogeita batgarren mendearen hasieran, gure aurrekoen tradizioak jarraitzeaz eta datorren aroan euskal nortasunaren bide berria jorratzeaz arro gaude. Dantza emanaldien bitartez, ikusleok euskal kulturaren beste dimentsio bat ikus dezaten da gure itxaropena. e-mail bidali: ZenbatGara@charter.net |
|